XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batasun hura pertsonala soilik zen.

Horregatik Fernando eta Isabel erregeek Bizkaia nazio berezia zela esaten zuten.

Eta Felipe Laugarrenak hori bera Araba eta Gipuzkoari buruz zion.

Bizkaian Jaun edo Erregeek, Foruak betetzeko zinak lau aldiz egin behar zituzten, Bilbon, Bermeoko Santa Eufemia elizan, Gernikako zuhaizpean, eta Larrabetzuko elizan.

Eta hori, bizkaitarren erregeen zinetarako sinesgaitzagatik.

Izendatze egunetik urtebete barru ez bazen Bizkaiara zinak egitera etortzen, ez zituzten bere aginduak betetzen, ez eta ezer ordaintzen.

Bizkaitarrek Endrike erregeari Bizkaiko jaurgoa kendu zioten, Foruak ondo ez zituelako gorde.

Orduan erregeak, zeharo haserreturik, bizkaitarren aurka gudaroztea bialdu zuen, baina 1470.eko apirilaren 27 an, Mungiako gudaldian, bizkaitarrek, Pedro Abendaño eta Joan Mujikaren gidaritzapean, erregearen gudataldea garaitu eta ezeztatu zuten.

Trebiño-ko Kondea eta Padilla jaunak euskaldunen alde borrokatu zuten gudaldi hartan.

Jatorrizko burujabetzak euskaldunei Nazioarteko Itunak izenpetzeko eskubidea ematen zien.

Eta horrela, 1357. urtean Gipuzkoa eta Bizkaiak Ingalaterrarekin hogei urterako Pake Ituna sinatu zuten.

1353.ean, Hondarribiako Santa Maria elizan, orduan Ingalaterraren menpean ziren Baiona eta beste Lapurdiko herriek, Gipuzkoa eta Bizkaiarekin elkartasun hitzarmena izenpetu zuten.

Bizkaia eta Ingalaterrak Westminster Nazioarteko Ituna elkar hartu zuten 1467.ean, eta Gipuzkoak 1482.ean.